HERRI edo ESKUALDE MAILAKO EUSKARAZKO HEDABIDEEN dirulaguntzak

Azalpena

Herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulaguntzak

Xedea: Dirulaguntza hauen helburua da erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea, euskaraz argitaratzen diren herri edo eskualde mailako hedabideak landu, ekoitzi eta hedatzerakoan. Laguntza hauen jasotzaile izan daitezke aipatutako esparruan herri edo eskualde mailako hedabideen ardura duten pertsona juridikoak, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Laguntza hauen xedeetarako, herri edo eskualde mailako hedabidetzat jotzen dira helburu nagusia eguneroko informazioa ematea duten udalerri, eskualde edo lurralde mailan zabaltzen diren euskara hutsezko egunkariak eta aldizkako argitalpenak, berdin soilik paperezkoak izan, edo edizio elektroniko batekin batera.

Onuradunak: Gipuzkoako herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideak.

Eskaera epea

2022-04-23-etik 2022-05-18-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara