Ekonomiaren hainbat sektoretan ENERGIA TERMIKO BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOAK EZARTZEKO PIZGARRI-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

Azalpena

Ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

Xedea: Pizgarri-programak, industriako, nekazaritza eta abeltzaintzako, zerbitzuetako, eta ekonomiaren beste zerbitzu batzuetako —bizitegi-sektorea barne— sektoreetan eta sektore publikoko bizitegirakoak ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko.

  • 1. pizgarri-programa: Industriako, nekazaritza eta abeltzaintzako, zerbitzuetako, eta ekonomiaren beste zerbitzu batzuetako —bizitegi-sektorea barne— sektoreetan energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.
  • 2. pizgarri-programa: Sektore publikoko bizitegitarako ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.

Onuradunak: Pertsona fisikoak, juridikoak, sektore publikoko edozein erakunde, taldeak, elkarteak, partzuergoak edo beste edozein lankidetza-modu, eta lurraldeko toki-erakundeak.

Eskaera epea

2022-03-24-etik 2022-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena