GARRAIO ARLOAN INGURUMENA, ENERGIA eta KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAK ezartzeko diru-laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan ingurumena, energia eta kalitatea kudeatzeko sistemak jartzeko laguntza-programa

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoko enpresetan, eta zehatzago esanda, ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraioan eta bidaiarien garraioan dihardutenetan, ingurumena, energia eta kalitatea kudeatzeko sistemak ezar daitezen bultzatzea, edo, hala badagokio, aldez aurretik ezarritako kudeaketa-sistemak berritzea edo eguneratzea. Horretarako, enpresaz kanpoko profesionalek edo kontsultore adituek proiektuak egiteko diru-laguntzak ematea arautzen da. Proiektuak, 2020an zehar eta, edozein kasutan, 2020ko azaroaren 30a baino lehen egin beharko dira. 
 
Onuradunak: Agindu honetan araututako laguntzak arestian diruz lagundu daitezkeen ekintzen bat egiten duten legez gaitutako pertsona fisiko eta juridikoak jaso ahal izango dituzte. 

Eskaera epea

2020-05-20-etik 2020-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: GARRAIO Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza