Erregaien prezioaren igoerak bereziki eragindako enpresa eta profesionalei laguntza zuzenak
Xedea: Laguntza hauen helburua Ukraniaren inbasioaren eta Errusiari bere kausagatik ezarritako zigorren ondorioz sortutako petrolio-produktuen kostuen igoeraren eragin kaltegarria arintzea da.
Onuradunak: VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motetako garraio-baimen baten titularrak eta hiri-autobusen titularrak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera-irizpideari jarraikiz egindako sailkapenaren arabera (bigarren zenbaki-multzoa: «06»), baldin eta helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute eta 2022ko abenduaren 28an titular badira, eta erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergan egiten den itzulketa partziala jasotzerik ez badute.
2023-04-01-etik 2023-05-31-era