Azalpena
«Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko «elkar-EKIN Lanean» dirulaguntza programa - Inbertsioak eta bidegarritasun proiektuak
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:
-
Laneratzeko enpresak sortzearen edo dauden laneratze enpresak jarduera berrietan dibertsifikatzearen bideragarritasuna kontuan hartzen duten merkatu azterlanak.
-
Gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera bideratutako azpiegituretan, ekipamenduetan eta instalazioetan egindako inbertsioak.
Onuradunak: Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden honako entitateak:
-
Horrela kalifikatutako laneratze enpresak, dagokion erregistroan inskribatuta daudenak, 182/2008 Dekretuak, azaroaren 11koak, laneratze enpresen kalifikazioa arautzen duenak eta enpresa horietan sartzeko prozedura eta haien erregistroa ezartzen dituenak, xedatutakoaren arabera.
-
Laneratze enpresen elkarteak.
-
Laneratzeko enpresak sustatzen dituzten erakundeak.
Eskaera epea
2025-05-17-etik 2025-06-16-era
Sailak
-
Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
Eremua: Proiektu Estrategikoak
-
Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
Eremua: Proiektu Estrategikoak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
Eremua: Laneratzeko Enpresak / Enplegu Zentro Bereziak