EKONOMIA ZIRKULARREKO BERRIKUNTZARAKO dirulaguntzak

Azalpena

Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak

Xedea: Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:

  • Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzakotzat hartuta.
  • Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isur daitezen saihestea.
  • Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagun dezaten, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.
  • Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
  • Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.

Onuradunak: Enpresak

Eskaera epea

2023-09-28-etik 2023-10-28-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna