HANDITU INNOVA programa: Nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntznekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak

Azalpena

Nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak (Handitu Innova programa)

Xedea: Nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak. Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera. Honako hauek dira laguntzen helburuak:

a) Nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea ekoizpen-ratioetan, baita berrikuntza teknologikoa bultzatzea ere, euskal ekoizpen-sektorearen trakzio-elementu gisa.

b) EAEn finkatutako nekazaritza-ustiategietako diharduten enpresek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, efizientzia energetikoa hobetzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko baliagarria izatea.

Onuradunak: Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako eskakizunak bete behar dira. Eskakizun horiek, zehazki, hauetan jasotako eskakizunak biltzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuko 5. artikuluan aurreikusitako eskakizunak –programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez– eta hainbat laguntzaren eskakizun espezifikoak.

Eskaera epea

2022-10-27-etik 2022-11-28-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak