TRANSIZIO EKOLOGIKOA ENPRESETAN BULTZATZEKO dirulaguntzak (Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko, jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko, jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa

II. eranskina: Trantsizio ekologikoa enpresetan bultzatzea

Xedea: Gipuzkoako enpresa sarean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzea, bere jarduera ekonomikoaren lehiakortasuna erraztuko duten enpresa eredu ekologikoagoetara, jasangarriagoetara eta inklusiboagoetara eraldatuz.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: Diruz lagundu daitezkeen jarduerak balioa sortzeko eraldaketa-proiektuak garatzea izango da, enpresetan eta enpresentzat, honako eremu hauetan: trantsizio ekologikoa, trantsizio justua, ekonomia zirkularra, bioekonomia, biodibertsitatea, garapen jasangarria, gizarte balio partekatua, garapen jasangarriko helburuak, jasangarritasun iraunkortasun hirukoitza (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa), negozio inklusiboak, honako hauetara bideratuta: Enpresek eta/edo jarduera-sektoreek diagnostikoak eta planak egitea. Enpresen negozio-estrategietan txertatzea, inpaktu positiboak sortzeko eta/edo inpaktu negatiboak minimizatzeko. Sortzen diren aukeretara egokitutako enpresen estrategia eta balio-katea diseinatzea edo birdefinitzea. Negozio ereduak bideratzea eta/edo ikuspegia txertatzea balio kate osoan Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea Konpetentzia- eta ikaskuntza-beharrak diagnostikatzea eta/edo planifikatzea. Enpresetako langileen trebezia eta gaitasun berdeak garatzea. Inpaktua neurtzeko, ebaluatzeko eta/edo enpresa-adierazleak lantzeko sistemak ezartzea Balio proposamen berriak artikulatzea hibridazioaren bidez Balio proposamen berrien enpresa bideragarritasuna Arlo sozialeko, inguruneko eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak bideragarriak egitea, ekonomiaren abantaila erlazionalak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen potentzialitateak optimizatuz. Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere. Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea. Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere Antolakuntzako eta lurraldeko esku-hartze ereduak garatzea Zabalkunderako eta sentsibilizaziorako eta jardunbide egokietarako ekintzak. Enpresekako, sektorekako eta sektorearteko foroak garatzea, ezagutzak eta/edo proiektuak sustatzeko. Enpresak eta/edo haien enpresa inguruneko eragileak barne hartzen dituzten lankidetza sareetan parte hartzea.

Onuradunak:

a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.

c) EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

Eskaera epea

2023-03-06-etik 2023-04-20-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna