BIND 4.0 GovTech - Startup-etarako deialdia (Azelerazio teknologikoko programa)

Azalpena

BIND 4.0 GovTech

Xedea: BIND 4.0 GovTech ekimenean startupek sozietate publikoen erronka berriei aurre egin ahal izango diete berrikuntza irekiaren bitartez. Aukeratutako startupek ingurune errealetan inplementatu ahal izango dituzte euren soluzioak, Euskadiko sozietate publiko batekin edo gehiagorekin elkarlanean jardunez. BIND 4.0ko kideek identifikatu dituzte parte hartzen duten 6 sozietate publikoek gaur egun aurre egin behar dieten 6 erronka teknologiko. Sozietate publikoak dira EJIE (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea), EEE (Energiaren Euskal Erakundea), HAZI Fundazioa (Elikagaien industriaren, landaren eta itsasertzaren garapenerako euskal fundazioa), Ihobe (Ingurumen Hobekuntzako Sozietate Publikoa), Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea (Parke) eta Spri (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia). Ekimen pilotu honek proiektu errealetan lan egiteko aukera ematen die startupei, identifikatutako erronkei erantzuna emanez. Aukeratutako startupek erreferentziako bezero bat lortuko dute sektore publikoan, eta administrazio publikoari saltzean lehiakorrak izateko formakuntza izateko aukera ere izango dute.

Onuradunak: Sektore publikoarentzat teknologia berriak garatzen dituztenak, horien garapen teknologikoa jada osatuta dutenak. Beste era batera adierazita, ikusi, erakutsi edo probatu daitekeen edota merkatuan jada erabilgarri dagoen produktu edo soluzio bat duten startupak. 8 urte baino gutxiago dituzten eta sektore publikoak aurre egin beharreko erronkei soluzio bat emateko teknologia berriak erabiltzen dituzten startupak. Zerbitzu publikoen adar ezberdinetan ezar daitezkeen soluzio berritzaileak dituzten startupak, arloak izan daitezke: Adimen artifiziala, Big Data, Computing, IoT, Ikaskuntza automatikoa, Ahotsa ezagutzea, Mugikortasun adimenduna, Energia adimenduna, Jasangarritasuna, ...

Eskaera epea

2023-01-01-etik 2023-02-03-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak