Azalpena
Euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak
Xedea:
-
Arte Plastiko eta Ikusizkoak: 2025. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak...). Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko erakusketa iraunkorrak. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik. Ez dira onartuko obraren salerosketarekin zerikusia duten eskaerak, ezta nazioarteko arte-azoketan parte hartzearekin zerikusia dutenak ere. Ez dira onartuko arlo akademikoarekin edo unibertsitate ikasketekin zerikusia duten eskaerak.
-
Musika: Deialdi honen ondorioetarako, musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo, 2025. urtean, gutxienez 4 kontzertu ematea 3 hiri desberdinetan. Salbuespenez, euskara hutsez emandako kontzertuetan, emanaldia bakarra izanda ere diruz lagunduko da, honako baldintzetako bat betez gero: – Nazioarteko musika jaialdi batean aritzea (gutxienez hiru herrialdetako musika taldeak izan beharko dira programazioan eta webgunea ingelesez izan beharko da). – Nazioarteko hiriburu bateko areto batean aritzea; betiere aretoak 300 pertsona edo gehiagoko edukiera badu. Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager...) gastuak onartuko dira eskaeran.
-
Dantza: Dantza-biratzat hartuko da, 2025. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea, beste horrenbeste hiritan. Salbuespenez, nazioarteko dantza jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Αzoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez. Taldeko dantzariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.
-
Antzerki: 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko jarduerak.
-
Antzerki-bira: Antzerki-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpoko antzokietan gutxienez 3 emanaldi egitea beste horrenbeste hirietan. Antzokiek gutxienez 150 eserleku izan beharko dituzte, edo bestela, prestigio handikoa izan beharko du. Antzokiaren prestigioa baloratzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna; prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea; antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea; erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak; publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak edo antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak. Antzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko.Antzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak on-line erosteko zerbitzua. Nazioarteko antzerki jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Azoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez. Arte diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki programazio lerro osoa izan beharko dute.
-
Antzerki-denboraldia: Antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian, euskararen eremu geografikotik kanpo. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu. Antzokiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua.
Onuradunak:
a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza nagusiki euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hori ziurtatzeko, eta pertsona juridikoek dagozkien agiriak. Honako hau joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Ipar Euskal Herria (Euskal Hirigune Elkargoa).
b) Eskaeran aurkeztutako emanaldi edo ekintzak hasten direnetik edo eskaera aurkezten den unetik, alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek), arte plastiko eta ikusizkoak modalitatean salbu.
Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, eta dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.
Eskaera epea
2025-04-05-etik 2025-09-30-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa