OSTATUKO TURISMO-ENPRESEN ENERGIA-ERAGINKORTASUN PROIEKTUETARAKO laguntzak

Azalpena

Turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzak

Xedea: Laguntza programaren helburua da ostatu-establezimenduetarako eraikinen berrikuntza bizkortzea eta Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna areagotzea.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak:

• 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.

• 2. tipologia – Berokuntza-, klimatizazio-, hozte-, aireztapen- eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko jarduerak; hainbat eraikinetako turismo-guneetarako energia berriztagarrien eta/edo hondar-beroaren bidez elikatutako bero- eta hotz-sareak instalatzea barne.

• 3. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak.

Ouradunak: Subentzionagarri mota bakoitzerako jarraian zerrendatzen diren subjektu guztiak, betiere egoitza fiskala Espainian badute, eta energia-birgaitzearen eraginpeko eraikina EAEn badago:

a) EAEn kokatutako turismo-ostaturako eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

b) EAEn kokatutako turismo-ostaturako eraikinen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak, baldintza hori indarrean dagoen kontratu baten bidez egiaztatzen badute eta hitzarmen honen xede diren eraberritze-lanei ekiteko berariazko ahalmena ematen badie.

Bi hartzaile-kategoria horiek proiektu bererako finantziazioa eskatzen badute, kasuan kasuko eskabideek adieraziko dute eskabide bakoitzak proiektu osoaren gainean hartzen duen portzentajea, baina bi portzentajeen baturak ezin izango du proiektuaren %100 gainditu. Edozein erabileratarako diren egungo eraikinetako jabeak diren izaera pribatu edo publiko pertsona fisiko edo juridikoak.

Eskaera epea

2022-12-13-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena