EMAKUME eta GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNARI buruzko DIAGNOSTIKOAK eta BERDINTASUN-PLANAK egiteko diru-laguntzak eta NEURRIAK ezartzea

Azalpena

Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia egiten baitzaie aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko ere, dirulaguntza

Xedea: Ebazpen honen xedea da enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia arautzea, 2026an Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatutako aholkularitza enpresak kontratatzeko, arlo hauetakoren batean laguntza teknikoa ematen badute:

a) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostiko bat egitea eta berdintasunerako plan bat diseinatzea, bai barne-antolamendurako, bai zerbitzuak edo produktuak emateko.

b) Entitate eskatzaileak onartutako berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzea.

Onuradunak:

  • Enpresa, erakunde pribatu, kooperatiba eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek jaso ahal izango dituzte laguntzak.
  • Lehen eta bigarren diagnostikoak eta berdintasun-planak egin nahi dituzten enpresa eta entitate pribatuek 10 eta 150 langile arteko plantilla izan beharko dute. Lehen edo bigarren diagnostikorako eta Berdintasun Planerako dirulaguntza eskatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeen kasuan, plantillan gutxienez 10 langile izatea eskatuko da. Nolanahi ere, bigarren diagnostiko bat eta berdintasun plan bat egiteko dirulaguntza eskatzen duten erakundeek egiaztatu beharko dute lehen plana behar bezala erregistratuta dagoela edo, bestela, erregistratzen saiatu izanaren ebidentzia nahikoak daudela, hala nola sindikatuei plana negoziatzeko gonbidapena egitea, plana REGCON plataforman inskribatzeko saiakera.  

Eskaera epea

2026-06-25-etik 2026-07-25-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna