Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programaren dirulaguntzak
1. eranskina: Proiektu esperimentalak
Xedea: Oinarri hauen arabera arautzen diren dirulaguntzen helburua, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, Proiektu Esperimentalak finantzatzea da - Gipuzkoak dituen erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak. Laguntza-ildo horren bidez, proiektuak eta ahaleginak Lurraldearen lehentasunekin lerrokatu nahi dira, eta, horrela, erronkei aurre egin diezaieketen irtenbide berrien garapena eta hedapena bizkortu.
Erronkak: Proiektu esperimentalak erronka hauetakoren batean sartuta egon beharko dute nahitaez, lankidetzan garatzeko, eta osagai berritzailearekin:
Onuradunak: Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurreko oinarrian jasotako erronken barruan sartzen den proiektu esperimentalen bat sustatzen duten unibertsitateek, lanbide-heziketako zentroek, elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek, garapen agentziek eta/edo interes ekonomikoko taldeek. Parte hartzeko eskabideak batera edo taldeka aurkeztuko dira. Taldeak gutxienez bi entitatek osatuko dituzte.
OHARRA: eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batean parte har dezake. Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Ikastetxei dagokionez, muga hori ikerketa taldeei aplikatzen zaie eta entitate horiek hainbat proiektutan parte har dezakete.
2024-04-11-etik 2024-04-30-era