Gipuzkoako OTEBei nazioartekotzen laguntzeko programa
Xedea: Gipuzkoako OTEBak nazioartekotzeko estrategia garatzen laguntzea du helburu. Enpresa horiek berrikuntza eta balio erantsi handiko ezagutza ekarri eta dibertsifikazioa, kalitatezko enplegua eta kultura ekintzailea sustatzeagatik nabarmentzen dira. Gipuzkoako Bazkundea izango da programaren arduraduna, eta OTEB enpresen nazioartekotze-estrategiaren diagnostikoan, aholkularitzan eta definizioan lan egingo du, baita plana gauzatzen ere, hiru faseren bidez: lehenengoan, enpresen nazioartekotze-estrategia diagnostikatu eta definituko da, eta nazioartekotze-ekintzak zehaztuko dira. Bigarren fasean, marketinaren merkaturatzearen arloko eragiketa zehatzetan laguntza- eta aholkularitza-jarduerak egingo dira. Eta hirugarren eta azken fasean, OTEBentzat interesgarriak izan daitezkeen beste administrazio batzuen babesak eta laguntzak bilatuko dira.
Onuradunak: Programa 5 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten OTEBei zuzenduta dago. Arau orokor gisa, Oinarri Teknologikoko Enpresa izaera lortu duten enpresek parte hartu ahal izango dute, 5 urte baino gutxiagoko antzinatasuna badute eta egoitza Gipuzkoan badute.
2024-01-01-etik 2024-12-31-era