Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsak emateko diru-laguntzak
Xedea: 2025ean euskararen eremu geografikotik kanpo zinema arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak ematea, hurrengo modalitatean:
- Zinema: zinema alorreko eragileei (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietako programazio ofizialetan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, zinemaldiak bertan beren film luzeren bat aurkezteko edo ordezkatzeko gonbidatu dituenean. Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea. Salbuespen gisa, film laburrak onartuko dira zinemaldia zerrenda hauetakoa denean: dokumentalak eta bestelakoak. Zinemaldiak bi ordezkari edo gehiagoren gastuak hartu baditu bere gain, ez da bidaia-poltsarik emango, filma ordezkatutzat joko baita. Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez jasoko da hori eskaeran.
Onuradunak: Pertsona fisikoak eta pertsona juridiko pribatuak.
2025-04-05-etik 2025-12-31-era