Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsak emateko diru-laguntzak
Xedea: 2026an euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak ematea, hurrengo modalitatean:
- Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.
Onuradunak: Pertsona fisikoak eta pertsona juridiko pribatuak.
2026-06-02-etik 2026-10-31-era