Azalpena
Kimuak
Xedea: Programa honen helburua, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzea da. Prozesu honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira. Programak berak hartuko du bere gain, hamabi hilabetez, aukeraketa izen-emate tasarik gabeko zinemaldietan inskribatzea (baita KIMUAKek tasa ordainketa salbuetsita duen zenbait deialditan) eta estatuko zein nazioarteko azokatan promozionatzea.
Onuradunak: Film laburraren egileek baldintza hauetako bat bete beharko dute:
-
Zuzendaria Euskal Autonomia Erkidegoan EAE) erroldatuta egotea gutxienik deialdia argitara eman baino urtebete lehenagotik. EAEn jaioa izanik, gutxienez 5 urtez jarraian bertan bizitakoa izan behar du, edo jarraian izan ezean, bertan bizitako garaien baturak gutxienez 10 urtekoa izan behar du.
-
Ekoizpen-etxeak EAEn izatea egoitza. Hainbat enpresaren arteko koprodukzioen kasuan, EAEko ekoizleak/ek bazkide nagusi absolutua(k) d(ir)ela egiaztatu behar du(te).
-
Nafarroako Foru Komunitateko edo Euskal Hirigune Elkargoko egile edo enpresek aurkeztutako euskarazko ekoizpenak izatea. Bi enpresen edo gehiagoren arteko koprodukzioa bada, eskatzaileak bazkide nagusia dela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
Eskaera epea
2024-03-22-etik 2024-04-21-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa