AUDITORETZA ENERGETIKOAK, BERRIZTAGARRIAK EZARTZEKO AZTERKETAK, PRODUKTUAREN INGURUMEN ADIERAZPENAK, ZIRKULARTASUN PLANAK egiteko eta ERAKUNDEAREN eta EKITALDIAREN KARBONO AZTARNA KALKULATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Auditoretza energetikoak, berriztagarriak ezartzeko azterketak, produktuaren ingurumen adierazpenak, zirkulartasun planak eta deskarbonizazio planak egiteko eta erakundearen eta ekitaldiaren karbono aztarna kalkulatzeko Gipuzkoan kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarteei, foruz kanpoko fundazioei eta foruz kanpoko merkataritza sozietatei zuzendutakoa dirulaguntzak

Xedea: Aurrekoaren markoan, diruz lagundu ahal izango dira:

a) Auditoretza energetiko integralak.

b) Berriztagarriak ezartzeko azterketak. Azterlanek erregai fosilak energia berriztagarriengatik ordezkatzeko eta erakunde onuradunaren estalkietan edo espazio artifizializatuen gain (aparkalekua...) autokontsumorako eguzki-instalazio termikoak eta/edo fotovoltaikoak ezartzeko bideragarritasuna aztertuko ditu.

c) Produktuaren ingurumen adierazpena. Produktuaren ingurumen adierazpenek ingurumen profil fidagarria, esanguratsua, gardena eta konparagarria eman behar dute, produktu batek ingurumenean dituen eraginen berri emateko. Azterketa aplikatu beharreko arau teknikoen arabera egin beharko da, eta hirugarren entitate baten kanpo egiaztapena jaso beharko dute.

d) Zirkulartasun-planak. Enpresetako zirkulartasun-planek hondakinen sorrera eta kudeaketa, lehengaien kontsumoa, alternatiben analisia, prozesuen eta produktuen hobekuntza aukerak aztertu eta ezarri nahi diren hobekuntza-neurriak definituko dituen ekintza-planaren definizioa jasoko dituzte.

e) Deskarbonizazio planak. Enpresetako deskarbonizazio planek energia eta lehengaien kontsumoa, deskarbonizazioaren testuingurua aztertuko dute eta deskarbonizazioan aurrera egiteko ezarri beharreko neurriak bilduko dituen ekintza-plana definituko du.

f) Erakundearen eta ekitaldiaren karbono aztarnaren kalkulua. Diruz lagunduko dira soilik, erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua (1+2 irismena barne), irismen hori osatzen duten kategorietako bat gutxienez barne hartuta. Kalkuluarekin batera, hura murrizteko plan bat egingo da.

Onuradunak: Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Gipuzkoan kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarteek, foruz kanpoko fundazioek eta foruz kanpoko merkataritza sozietateek eta 3. oinarrian adierazten diren baldintzak betetzen dituztenak.

Eskaera epea

2026-02-19-etik 2026-03-18-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena