TRANSIZIO EKOLOGIKOA BULTZATZEKO dirulaguntzak: EZAGUTZA (Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko, jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko, jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa

IV. eranskina: Trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa: Ezagutza

Xedea: Ekosistema sozio-ekonomiko osoaren lankidetzarekin lurraldearentzat sortzen diren aukerei eta erronkei erantzuteko enpresentzako testuinguru egokia sustatzea, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen galeraren eta gero eta desberdintasun handiagoen erronken aurrean trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa sortzeko, etorkizuneko aldaketei aurrea hartu eta sortuko diren aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko duena.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

a) Funtsezko ikerketa proiektuak.

b) Ikerketa industrialeko proiektuak.

c) Garapen esperimentaleko proiektuak.

d) Interes bereziko ekintza osagarriak: ZTBESko erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak lurraldearen eta arlo sozioekonomikoaren eraldaketara bideratuko dira, trantsizio ekologikoaa, jasangarri eta bidezkoa garatzea ahalbidetuko duen testuinguru eta baldintza jakin batzuk sortzeko, betiere honako gai hauetara bideratuta: Trantsizio ekologikoa, bidezko trantsizioa Ekonomia zirkularra Bioekonomia, biodibertsitatea Jasangarritasun hirukoitza (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa), Garapen jasangarria, Gizarte balio partekatua, GJH-garapen jasangarriko helburuak Gaitasunak, trebeziak, ikaskuntza, enplegagarritasuna, enplegu : berdeak Enplegu-sorgune berriak Garapen sozioekonomikorako beste eredu batzuk: ekonomia berdea, urdina, funtsezkoa, birsortzailea, inklusiboa, banatzailea Garapen sozioekonomikorako beste eredu batzuk; Ekologia soziala, feminista, giza ekologia.

Onuradunak:

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.

b) Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.

c) EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

e) Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.

Eskaera epea

2024-05-31-etik 2024-07-03-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak