Azalpena
Gazteak euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzak. Ikerlan programa.
Xedea: Ikerketan eta berrikuntzan inbertitzen ari diren euskal enpresei emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, hain zuzen ere enplegu-zerbitzu publikoetan izena emanda dauden gazte langabeak kontratatu ditzaten.
Onuradunak:
-
Enpresak: Osasun, trantsizio ekologiko, ekonomia berde (energia berriztagarriak, uren eta hondakinen tratamendua eta nekazaritzako elikagaien industria), zerbitzuen digitalizazio edo “Data science” arloetan garatzen diren ikerketa- eta berrikuntza-ekimenetan inbertitzen ari diren enpresa pribatuak, edozein dela ere haien forma juridikoa.
-
Elkarteak: Osasun, trantsizio ekologiko, ekonomia berde (energia berriztagarriak, uren eta hondakinen tratamendua eta nekazaritzako elikagaien industria), zerbitzuen digitalizazio edo “Data science” arloetan garatzen diren ikerketa- eta berrikuntza-ekimenetan inbertitzen ari diren elkarte eta fundazioak.
Eskaera epea
2026-06-05-etik 2026-09-30-era