Gipuzkoa Digitala: Bizkortu programa
Xedea: Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitala bizkortzea, laguntza espezializatua emanez, proiektuen definizioa hobetzen laguntzeko.
Onuradunak: Gipuzkoan diharduten ETEak izango dira, betiere lagundu beharreko proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean aplikatzekoak badira.
- Enpresa eskatzaileek egiaztatu beharko dute digitalizazio-egoerari buruzko diagnostiko eguneratua dutela, eta diagnostiko hori kanpoko pertsonek egin dutela, baldin eta esperientzia hori egiaztatzen badute.
- Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Tokiko Garapen Agentziekin batera kogestionatutako eta finantzatutako ETE Digitalaren prozesuan parte hartzeagatik antzeko laguntza lortu duten enpresak.
2024-09-03-etik 2024-09-23-era