Azalpena
Pertsonen Enpresa Programa: Partaidetza
Xedea: Langileek enpresaren erabaki estrategikoetan, kudeaketan eta emaitza ekonomikoetan parte har dezaten sustatzea, bai eta haien kapitalean partaidetzak eskuratzen ere.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: Laguntzak enpresaren jarraipena sustatzen duten proiektuak partzialki finantzatzera bideratuko dira, honako hauek barne:
-
Langileek enpresa partaidetzak eskuratzeko prozesuak definitzea eta ezartzea.
-
Langileak kudeaketan eta erabaki estrategikoak hartzean inplikatuko dituzten egiturak eta prozesuak diseinatzea eta ezartzea.
-
Pizgarri edo ordainsari aldakorren sistemak sortzea, jarduerari eta enpresaren emaitza ekonomikoetan duen inplikazioari lotuta.
Onuradunak: Gipuzkoan diharduten enpresak.
Eskaera epea
2026-06-09-etik 2026-07-21-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna