ENPRESAK HOBETZEN - Ekoizpen Prozesuak Hobetzea

Azalpena

«Enpresak Hobetzen» dirulaguntza programa

Enpresetan ekoizpen prozesuak hobetzea

Xedea: Enpresei laguntzea ekoizpen prozesuak hobetzeko egiten dituzten jarduketetan, eragiketak optimizatzeko eta kostuak murrizteko, eraginkortasunik ezak eta akatsak ezabatuz eta, horrela, enpresen lehiakortasuna handitzeko.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

- Helburu hauek dituzten proiektuak eta jarduerak:

  • Produkzio-prozesuak optimizatzea.
  • Oinplanoko banaketa eta plangintza hobetzea (lay out).
  • Prozesuak hobetzeko metodologiak ezartzeko proiektuak garatzea (Lean Manufacturing, Six Sigma, Kaizen...).
  • Ekoizpen-kostuak nabarmen murrizten dituzten hobekuntzak ezartzea.

- Erakunde bakoitzak proiektu bat baino ezin izango du aurkeztu.

- Honako hauek EZ dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat hartuko:

  • Plangintzako eta kudeaketako pakete informatikoak ezartzeko proiektuak (ERP, MRP, etab.).
  • 5S metodologiak ezartzeko proiektuak Kalitate kontrolari buruzko proiektuak, baita edozein motatako ziurtagiriak lortzera bideratutakoak ere.

Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak:

- Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  • Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
  • Proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastu guztien % 30, gutxienez.
  • Barneko langileen gastuak. Ez dute gaindituko proiektuan diruz lagun daitezkeen guztizko gastuen % 50.
  • Proiektuari zuzenean lotutako ibilgetuan egindako inbertsioak. Lokalak ez egokitzea.
  • Ez dira diruz lagunduko BEZa eta 300 €-tik beherako gastuak.

- Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:

  • Aholkularitza-gastuetarako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 arte.
  • Barne-langileen gastuetarako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50eraino.
  • Inbertsioei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30era arte.
  • Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 30.000€.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan jarduera-zentro bat duten enpresak.
  • Industria-izaerako jarduera bat garatzen dutenak.
  • 10 langile baino gehiago dituztenak.

Eskaera epea

2025-04-11-etik 2025-06-12-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa