Azalpena
«Enpresak Hobetzen» dirulaguntza programa
Enpresetan kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa hobetzea
Xedea: Enpresei laguntzea enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa hobetzeko egiten dituzten jarduketetan eta, horrela, haien lehiakortasuna handitzeko.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:
- Honako gai hauetakoren bat jorratzen dituzten proiektuak eta jarduerak:
-
Kudeaketa ekonomikoko sistema bat diseinatu eta ezartzea, kostuak hobeto ezagutu eta kontrolatzeko, marjinen segimendua egiteko eta produktu/zerbitzu motaren araberako errentagarritasuna lortzeko.
-
Kostuak egozteko irizpideak eta produktuaren arabera aplikatutako tarifak aztertzea eta berrikustea.
-
Finantza-plana egitea.
-
Balantzeen eta emaitzen kontuen informazioa aztertzea eta interpretatzea, baita enpresaren kaudimen-, likidezia-, zorpetze-indizeena ere.
-
Diruzaintzaren kudeaketa hobetzeko ekintzak definitzea eta abian jartzea.
-
Kobrantzak eta ordainketak kudeatzea.
-
Banku- eta finantzaketa-politika.
-
Finantza arriskuaren kontrola.
-
Zorra finantzatzea eta birfinantzatzea.
-
Finantza plana egitea.
-
Informazio ekonomiko-finantzarioa duten aginte-taulak ezartzea, enpresaren jarduera eta helburuen lorpena hobeto kontrolatu eta jarraitu ahal izateko, eta erabaki eraginkorrak hartzea errazteko.
-
Era berean, enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza finantzatu ahal izango da.
-
Enpresa bakoitzak ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
Honako hauek EZ dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat hartuko:
-
Plangintzako eta kudeaketako pakete informatikoak ezartzeko proiektuak (ERP, CRM, etab.).
-
Prestakuntza ekintzetan parte hartzea dakarten proiektuak.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak:
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
-
Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
-
Barne pertsonaleko gastuak. Gastu horiek ez dute gaindituko proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastu guztien % 25.
-
Ez dira diruz lagunduko BEZa eta 300 €-tik beherako gastuak.
- Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:
-
Aholkularitza gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75, gehienez.
-
Barne pertsonalaren gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, gehienez.
-
Ez dira 20.000 € baino gehiago izango proiektu edo jarduera bakoitzeko.
Onuradunak:
-
Gipuzkoan jarduera zentro bat izatea.
-
5 langile edo 5 baino gehiago eta 50 langile baino gutxiago izatea, eta Enpresa Txikia edo Ertaina izatea, (EB) Erregelamenduek adierazitakoaren arabera.
-
Salbuespen gisa, eta ebazpen proposamenak aurrekontua agortzen ez badu, tamaina handiagoko enpresak hartuko dira erakunde onuraduntzat.
Eskaera epea
2025-04-11-etik 2025-06-12-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza