Azalpena
«Gipuzkoako industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko enpresak sendotzen» dirulaguntza programa
Xedea: Jarduera ekonomikoari eustea eta lehiakortasuna hobetzea, Gipuzkoako industria enpresei lotutako fabrikazio eta konponketa tailerren gaitasunak modernizatuz eta egokituz.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:
- Tailerrak hobetzen eta modernizatzen laguntzen duten inbertsio proiektu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
-
Makinak eta ekipo ondasunak erostea.
-
Makinen retrofittinga edo lehendik dauden makinetan zenbakizko kontrolak eta kontrol sistema automatikoak sartzea.
- EZ dira diruz lagunduko:
-
Finantza errentamenduan erostea.
-
Tresnak eta material suntsikorra.
-
Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
-
Instalazioak egokitzea.
-
Ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak, dokumentu inprimagailuak, tabletak, kontsolak edo antzekoak.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak:
-
Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat joko.
-
Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta ez dira onartuko 1.000,00 eurotik beherako zerga oinarria duten fakturak.
-
Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa bideratuko dira.
-
Diruz lagundu daitezkeen proiektuko kostuen % 50 lagunduko da diruz.
-
Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko, eta gehienez ere 40.000,00 euro emango dira enpresa bakoitzeko.
Onuradunak:
-
Gipuzkoan kokatuta dauden eta industria tailerrak diren enpresak. Industria tailertzat hartzen da industria sektorean produktuak edo piezak fabrikatzearekin, konpontzearekin edo muntatzearekin lotutako ekoizpen jarduerak egiteko gunea.
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea oinarri hauek argitaratu baino lehen.
-
Aurreko urtean dirulaguntza honen onuraduna ez izatea.
-
30 langile arte izatea, eta, enpresa txikia izatea.
Eskaera epea
2026-04-21-etik 2026-06-30-era