Oiartzungo merkataritza txikia sustatzeko dirulaguntzak
Xedea: Dirulaguntza hauen helburu nagusia merkataritza sustatu eta indartzea da, hain zuzen ere, Elizalde eta Altzibar auzoetako ardatz komertzialean dauden lokal hutsetan merkataritza txikia sustatzea, herria eta auzoak biziberritzeko eta herritarrei zuzeneko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko. Gehienez ere 5 urteko antzinatasuna duten proiektu hauek lagunduko dira:
Dirulaguntza lerroak: Osorik edo zatika diruz laguntzeko gastutzat hartuko dira 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a arte egindako gastuak. Dirulaguntza lerroak mota hauetakoak izan daitezke:
- Gastu orokorrak: a. Ekimena abiarazteko hasierako gastuak: aholkularitza, obrak, notaritza... b. Hutsik dagoen lokala alokatu edo erosteko gastuak c. Tresna, altzari, makinaria, etab. d. Jarduera jarraikortasuna (eskualdaketa) e. Web-orriaren diseinua zein marketing edo promozioko gastuak f. Jarduerarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak g. Lan arriskuen prebentzioari eta datuen babeserako legediei erantzuteko gastuak
- Oiartzungo merkataritza txikia sustatzea helburu duten elkarte bateko bazkidetzak.
- Berdintasun eta segurtasun ikuspegia zaintzen duten erakusleiho garden eta zabalak egiteko egokitzapen lanak.
Onuradunak: Orokorrean, onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte:
a) Lokala Elizalde-Altzibar ardatz komertzialaren barne dagoen eremuan kokatzea. (II.eranskina)
b) Negozioak-jarduerak 5 urte edo gutxiago izatea.
c) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko eta Oiartzun Udalarekin betebeharrak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
d) Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren inhabilitazio egoeretako bakar batean ere ez egotea.
2025-04-24-etik 2025-12-31-era