ENERGIA BERRIZTAGARRIEN bidez AUTOKONSUMORAKO ENERGIA ELEKTRIKOA SORTZEKO eta KONTSUMO TERMIKOAK ELEKTRIFIKATZEKO laguntzak *Epea 2026/09/31ra arte

Azalpena

Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa

Xedea: Energia berriztagarri elektrikoen hedapena bilatzen duten ekintzak sustatzea da laguntza-programaren helburua, betiere autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko (fotovoltaikoa eta eolikoa) instalazioen bidez, baita klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) instalazio termikoen bidez ere.

Onuradunak:

  • Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak.
  • Pertsona juridiko pribatuak edo jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak (enpresak, autonomoak,...).
  • Partzuergoak, enpresen edo pertsona fisikoen elkarteak edo taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, honako hauek barne, besteak beste: Bizitegi-sektoreko jabe-erkidegoak eta energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak.

Jarduketa subentzionagarriak:

  • Autokontsumorako energia elektrikoa energia berriztagarri fotovoltaikoaren eta eolikoaren bidez sortzeko instalazioak.
  • Klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien bidez (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) kontsumo termikoa elektrifikatzeko instalazioak.

Pertsona hauek jarduera ekonomikoa egin dezakete edo jarduera ekonomikorik ez egin. Jarduera ekonomikorik egiten ez dutela onartzeko kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira nahitaez, edota bizitegi-jabeen erkidegoak.

  • Administrazio publikoko erakundeak oro har.
  • Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko portu-agintaritzak, EAEn baldin badaude.

Eskaera epea

2025-05-09-etik 2025-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena