Azalpena
Igarobide.Tek dirulaguntza programa
Xedea: Gaitasun teknologiko-digitalen prestakuntza bultzatzea, talentu profesionala egokitzeko.
Baldintzak:
-
Enpresa bakoitzeko 2 langilek parte hartu ahal izango dute urte bakoitzean, baldin eta horietako bat emakumea bada. Gainerako kasuetan, enpresa bakoitzeko langile bakarrak parte hartu ahal izango du.
-
Egindako prestakuntza-ikastaroen gutxieneko ordu-kopurua 15 ordukoa izango da.
-
Prestakuntza ikastaroak presentzialak, birtuala, online edo mistoak/hibridoak izan ahalko dira.
-
Prestakuntza-ikastaroa amaitzean, aprobetxamendu-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
-
Prestakuntza ikastaroa egitearen beharra behar bezela justifikatu beharko da.
Onuradunak:
-
250 langile baino gutxiago izatea.
-
Erauzketako, eraldaketako edo produkzioko industria jarduerak, aurrekoen produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako jarduerak, informazioaren, komunikazioen gizartearen arlokoak, eraikuntza arlokoak edo handizkako merkataritzako arloak egiten badituzte. Enpresaren jarduera nagusiaren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) altako epígrafe onargarriak: JEZ.
Eskaera epea
2025-05-17-etik 2025-09-30-era