Azalpena
Gipuzkoako industria-enpresen hurbileko hornidura kateak sendotzeko enpresak errotzen programaren dirulaguntzak
Xedea: Gipuzkoako industria-enpresen eta hornitzaileen arteko lankidetza sustatzeko programa.
Diruz lagundutako jarduerak: Diruz lagundu ahal izango dira Gipuzkoako enpresa industrialek kanpoko hornitzaileen menpekotasuna murrizteko helburua duten proiektuak, Gipuzkoako hornitzaileekin lankidetza sustatuz. Honako hauek barne:
-
Tokiko hornitzaileak identifikatzea eta aztertzea, hornitzaile potentzialen bilaketa, merkatu-azterketak eta estrategikoki egokitzearen ebaluazioa barne hartuta.
-
Gipuzkoako hornitzaileekiko lankidetzaren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta logistikoari buruzko azterlanak.
-
Proba pilotuak egitea tokiko hornitzaileekin, haien hornidura-gaitasuna, produktuen edo zerbitzuen kalitatea eta enpresa onuradunaren ekoizpen-prozesuekiko bateragarritasuna baliozkotzeko.
-
Tokiko hornitzaileak hornidura-katean integratzeko estrategiak eta ezarpen-planak garatzea.
-
Tokiko hornitzaileak industria-enpresaren betekizun tekniko espezifikoetara egokitzeko azterlanak, sektoreko estandarrak eta premia bereziak betetzen direla bermatzeko.
Onuradunak: Jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak hartuko dira onuraduntzat, eta honako hauek bereiziko dira:
-
Gaur egun Gipuzkoakoak ez diren hornitzaileekin lan egiten duten industria-eremuko enpresak, eta
-
Gipuzkoakoak ez diren hornitzaileak ordezten dituzten enpresa hornitzaileak, Gipuzkoako industria-sektoreko enpresekin dituzten merkataritza-harremanetan.
2. motako enpresa bat onuradun izan ahal izateko, 1.motako enpresa batekin lankidetzan egindako proiektuak aurkeztu beharko ditu, Gipuzkoakoak ez diren hornitzaileak Gipuzkoako hornitzaileekin ordezkatzeko.
Eskaera epea
2026-09-19-etik 2026-10-29-era
Sailak
-
Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna