Lehiaren arloko Compliance programak finantzatzeko dirulaguntzak
Xedea: Deialdi honen xedea da sustatzea operadore ekonomikoek lehen aldiz compliance programak edo lehiaren azpiprograma espezifikoak diseinatu eta ezarri ditzatela lehiaren arloan; sortuko dituzten programa berri horiek compliance programetan txertatuko dira, jada ezarrita izan ahalko dituzten ordenamendu juridikoko bestelako arlo materialekin lotuta.
Onuradunak: Dirulaguntza hauen onuradun izan ahalko dira jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten eta dirulaguntza eskatzen duten egunean beren antolakundean lehiaren arloko compliance programarik edo lehiaren azpiprograma espezifikorik ez duten operadore ekonomikoak. Deialdi honen ondorioetarako, operadore ekonomikotzat hartzen da jarduera ekonomiko bat egiten duen edozein entitate, dena delakoa izanik ere entitate horren estatutu juridikoa eta finantzatzeko modua.
2026-06-16-etik 2026-10-31-era