MERKAEKIN - Merkataritza-ekintzailetzarako laguntzak

Azalpena

Merkataritza-ekintzailetzarako laguntza-programa (MerkaEkin)

Xedea: Agindu honen bidez, merkataritza-jarduerarekin lotutako ekintzailetza-proiektu bideragarri eta sendo berriak sustatu nahi dira, ekintzaileei edo enpresa ekintzaileei ideia heltzen eta Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzen lagunduz. Aginduak, halaber, merkataritza-sektoreko euskal enpresen barruko ekintzailetza-jarduerari lagunduko dio, eta laguntza emango die merkataritza-jarduera berriak, negozio-lerro berriak eta/edo enpresa berriak sortzen lagunduko duten dibertsifikazio-prozesuetan. Agindua bi laguntza-programatan antolatuta dago:

a) Merkataritza-ekintzailetzan aholkularitza espezializatua emateko dirulaguntzen programa, «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza»: negozio-plan baten garapena finantzatzeko laguntza, ideia berri baten heltze-prozesu baten ondoren.

b) Merkataritza-ekintzailetzarako laguntza ekonomikoen programa, «Merkataritza-Ekintzaile Ekin+»: enpresa berriek, jarduera ekonomiko berriek eta/edo ekintzailetza-proiektuek sortutako negozio-lerro berriek egin beharreko gastuak eta inbertsioak finantzatzeko laguntza, aurkeztutako negozio-planetan identifikatutako ekintzak gauzatuz.

Onuradunak: Pertsona fisikoak, enpresaburu indibidual edo autonomoa, mikro-enpresak eta enpresa txikiak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak.

Eskaera epea

2026-06-10-etik 2026-09-15-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Ekintzailetza / Barne-ekintzailetza
  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala