Suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren turismo-establezimenduetarako ekipamendua berritzeko inbertsioetarako eta sektore horri lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena –Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU
Xedea: EAEn dauden turismo-establezimenduen eta sektore horrekin lotutako jarduera ekonomikoak dituzten enpresen energia-efizientzia areagotzea da programa honen helburua.
Jarduketa subentzionagarriak eta hautagarritasun-aldia: Diruz lagundu daitezkeen bi jarduera mota aurreikusten dira:
Eskaera onartzeko ezarritako hautatzeko aldiari dagokionez, 2025eko urtarrilaren 1eko edo ondorengo datarekin hartutako, instalatutako, fakturatutako eta ordaindutako dirulaguntzako jarduketak soilik onartuko dira. Horregatik, eskatuko da jarduketa subentzionagarriaren egikaritzeari dagozkion fakturen eta ordainagiriak 2025eko urtarrilaren 1ekoak edo ondorengoak izatea.
Laguntzen zenbatekoa: Laguntza-eskaerako gutxieneko kostu hautagarria: 2.000 euro. Gutxieneko kostu hautagarria (BEZik gabe) 1. motako jarduketaren barruan erositako ekipo bakoitzeko: 300 euro. Pertsona hartzaile bakoitzeko gehienezko diru-laguntza: Subvención máxima por beneficiario/a: 300.000 eurora arte, laguntza-deialdi honetan jatorria duten laguntzen batuketarekin. Kostu subentzionagarriarekiko laguntzaren ehuneko totala: 90%.
Onuradunak:
a) Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera EAEn dauden “turismo-ostaturako establezimenduetako” edo turismo-sektoreari lotutako bestelako jarduera ekonomikoetako egungo eraikinetako, eraikin horien zatietako edo lokaletako jabeak diren izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak: Salbuetsita daude turismo-erabilerarako etxebizitzak eta turismo erabilerarako etxebizitza partikularretako geletako ostatua, Euskadiko turismoaren 13/2016 Legean definitutakoak.
b) Turismo-ostaturako edo turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako eraikinen, eraikin horietako zatien edo lokalen enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak.
2025-07-10-etik 2025-12-31-era