GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESAK ERATU eta SUSTATZEKO laguntzak (Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak)

Azalpena

Gizarte-ekonomian ekiteko eta gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak (Gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeko laguntzak)

Xedea:

a) 4. ildoa: gizarte-ekonomiaren arloko enpresak eratzea 2024ko irailaren 16tik agindu honetako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna bitartean, biak barne. – Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatiba-sozietateak, bai eta beste mota batekoak izanik lan-bazkideekin eratzen diren kooperatibak ere. – Gizarte-ekonomiako enpresen eraketatzat hartuko dira, halaber, lehendik dauden enpresa-jarduera duten entitateak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzen diren kasuak, bai eta nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibak eratzen diren kasuak ere.

b) 5. ildoa: gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean lotuta dauden sustapen-ekintzak egitea, osteko jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barne direla, enpresaren jarraipena sustatzeko eta horri eusteko helburuarekin, enpresa inskribatu eta urtebeteko epean.

c) 6. ildoa: 2025ean, honako azterketa hauek egitea, gizarte-ekonomiako enpresa bat sustatzea helburu izanik: – Honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomiaren eta finantzen bideragarritasunaren azterlana egitea: gero eta galera-maila handiagoa izatea, negozio-bolumena murriztea, izakinak areagotzea, gehiegizko gaitasuna izatea, autofinantzaketarako marjina gordina gutxitzea, gero eta zor gehiago izatea, finantza-gastuak handitzea, eta aktibo garbia ahultzea edo desagertzea. – Azterketa juridiko eta ekonomiko-finantzario baten bidez aztertu behar da ea bideragarria den langileek beren gain hartzea lanean ari diren enpresaren jabetza, belaunaldi-aldaketarik gabe.

Onuradunak:

  • Kooperatiba-sozietatea
  • Lan-sozietatea

Eskaera epea

2025-10-17-etik 2025-11-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak