Muga-zergak
Xedea: Nazioarteko muga-zergek eragindako inpaktu ekonomikoaren ondorioz enpresa eta enpresaburu indibidualen zirkulatzailearen likidezia- eta finantzaketa-beharrei erantzutea.
Onuradunak: Finantzaketa hori enpresa pribatuek eskatu ahal izango dute, baldin eta egoitza soziala, erabakigunea eta/edo, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako jarduera-zentro bat eta esportazio-jarduera izanik, nazioarteko muga-zergen egoeraren eragina jasan badute. Enpresa pribatutzat hartzen dira enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak, bai eta ETE edo enpresa handi hautagarrien kategoria duten pertsona juridikoak ere, hau da, ETE ez izan arren, 499 langile baino gehiago ez dituztenak eta urteko negozio-bolumena 100 milioi eurotik gorakoa ez dutenak, edo urteko balantze orokorra 86 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.
2026-01-01-etik 2026-12-31-era