Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna
Plantako OT azpiegitura hobetzea, berritzea eta modernizatzea
Xedea: OT azpiegituren modernizazioa edo berrikuntza bultzatzea. Helburua da enpresei laguntzea, industria-planta konektatuak indartzeko.
Ekintzak: Enpresaren OT sarean berariaz oinarritzen diren jarduketak, honako hauek barne: — Instalazioko sare industrialak segmentatzeko proiektuak.
— Oinplanoko elementuen patching birtualeko ekimenak.
— OT sarean dauden gailuak eta sistemak sekurizatzeko jarduketak.
— OT inguruneetan zibersegurtasuneko elementuak berritzea.
— industria-sareko trafikoa monitorizatzeko proiektuak; eta trafikoaren ikuspena eta komunikazioak hobetzeko ekintzak OT sarean.
Era berean, beste proiektu batzuk ere kontuan hartu ahal izango dira, baldin eta industria-planten zibersegurtasun-maila nabarmen handitzen badute eta hainbat eraso motaren aurrean arriskua eta kalteberatasuna murrizten laguntzen badute.
Onuradunak: Bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira.
2026-04-14-etik 2026-05-25-era