Gipuzkoa Digitala - ZIBERSEGURTASUNA (Zibersegurtasuneko gaitasun aurreratuak enpresetan, operaziotan eta erresilientzian)

Azalpena

Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuneko gaitasun aurreratuak enpresetan, operazioetan eta erresilientzian

Xedea: Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasunaren ezarpena bultzatzea.

Ekintzak: Honako lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzea:

  • Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez.
  • Zibersegurtasun plan bat idaztea.
  • Zibersegurtasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea.
  • Zibersegurtasun arloko araudira edo gomendioetara egokitzea.

Ez dira diruz lagunduko hardware eta software kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.

Onuradunak: Gipuzkoan kokatutako ETEak izango dira erakunde onuradunak, baldin eta erauzketako, eraldaketako edo produkzioko industria jarduerak, aurrekoen produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako jarduerak eta informazioaren eta komunikazioen gizartearen arlokoak egiten badituzte. Baldintza hau Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan enpresak alta egoeran duen epigrafearekin egiaztatuko da.

Eskaera epea

2026-04-14-etik 2026-05-25-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna