Ekoizpen-inbertsioa egiten duten eta, hala, Euskal Autonomia Erkidegoan dibertsifikazio edo/eta hazkuntza-jarduketak eragiten dituzten enpresei zuzendutako dirulaguntzak. Dibertsifika Programa.
Xedea: Dirulaguntzaren xede izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehiakortasuna eta hazkuntza hobetzea eragiten duten ekoizpen-inbertsioak, jarduketa hauen bidez:
– Enpresaren jarduera negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerro berrietara dibertsifikatzeko ekoizpen-inbertsioak.
– Enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hazi eta hobetzea bultzatzen duten ekoizpen-inbertsioak.
Babesa jaso dezakeen inbertsioa: Dirulaguntza jasoko dute entitate onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten inbertsioek, baldin eta 2026ko ekitaldian hasten badira, eskaera egin ondoren, eta, gehienez, 2027ko abenduaren 31ra arte, betiere kasuan kasuko ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko da enpresaren aktiborako aktibo finkoak eskuratzea, baldin eta betekizun hauek betetzen badira:
Onuradunak: Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahalko dituzte industriako eta produktu-prozesu industrialarekin zerikusia duten zerbitzu lotuetako enpresa txiki eta ertainek (ETE), haien barruan sartuta zerbitzu logistikoak, baina bazter utzita garraioa, baldin eta lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan badaude. ETEek 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute gutxienez.
2026-06-27-etik 2026-07-30-era