AT! Euskal dantza eta abesbatzak (euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak)

Azalpena

Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi-asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzak (Euskal Dantza eta Abesbatzak) AT! Euskal dantza eta abesbatzak

Xedea: Deialdi honen helburua da euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak babestea. Deialdiaren bidez euskal dantzaren eta abesbatzen arloko sortzaile, konpainia eta eragileen mugikortasuna lagunduko da, kultur jardueretan parte hartzeak eragindako joan-etorri eta ostatu gastuak finantzatzen lagunduz. 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo diren jardueretarako aurkeztu ahal izango dira laguntza eskaerak.

Onuradunak: Pertsona juridiko pribatuak

Eskaera epea

2026-06-20-etik 2026-07-20-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa