Azalpena
Gipuzkoan terapia aurreratuak sustatzeko programa (Gantt)
Xedea: Terapia aurreratuen lurralde-estrategia bultzatzea ikerketaren eta garapenaren esparruan, Gipuzkoako biozientzien ekosistema indartuz.
Diruz lagundutako jarduerak: Diruz lagundu daitezken jarduketak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak izango dira. Diruz lagundu daitezkeen jarduerek bat etorri beharko dute GANTT estrategiarekin eta honako hauetarako proiektuak garatzera bideratuta egongo dira:
-
Terapia aurreratuetako saiakuntza klinikoak.
-
Terapia genikoak eta zelularrak.
-
CAR-T zelulen terapiak.
-
Terapia aurreratuen fabrikazioa.
-
Bektore biralak, ez-biralak eta plasmidoak garatzea eta ekoiztea.
-
Bektore biralak ekoizteko gaitasuna handitzea.
-
GMP (Good Manufacturing Practices delakoak) sartzea terapia aurreratuen produkzioan.
Proiektuak banakako proiektu gisa edo erakunde onuradunetako baten arteko lankidetza-proiektu gisa aurkeztu ahal izango dira. Lankidetzan aurkeztutako proiektuak: erakunde laguntzaile bakoitzak banakako eskabide bat aurkeztu beharko du, erakundeak berak bere gain hartutako proiektuaren kostuari dagokion dirulaguntza eskatzeko.
Onuradunak:
-
Gipuzkoan kokatutako enpresak eta enpresa elkarteak, sektore biosanitariokoak direnak eta terapia aurreratuen esparruan proiektuak garatzen dituztenak.
-
EAEn kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako eta sektore biosanitarioko enpresen interesak ordezkatzen dituztenak, eta terapia aurreratuen esparruan proiektuak garatzen dituztenak.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeak, Osasun Zientzien ikerketa arlokoak, Gipuzkoan kokatuak.
-
Terapia aurreratuak fabrikatzeko industria prozesuarekin lotuta dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden zerbitzu enpresak, oinarri honetako a), b) eta c) apartatuetan aurreikusitako erakunderen bat buru duten lankidetza proiektuak garatzen dituztenak.
Eskaera epea
2026-09-02-etik 2026-10-15-era
Sailak
-
Sektorea: OSASUNAREN ETA KIROLAREN INDUSTRIAK azpisektorea
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak