Azalpena
Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzeko dirulaguntzak
Xedea: Honen helburua da lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak deitzea eta argitaratzea, enpleguaren kalitatea hobetzeko eta partzialtasuna murrizteko neurri gisa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegi indartua txertatuz.
Onuradunak:
-
Pertsona juridiko pribatuak
-
Enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere, banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta 2. apartatuan aurreikusitako egoeretan ez dauden elkarteak eta fundazioak ere, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea. b) Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
Eskaera epea
2026-10-01-etik 2026-11-30-era