Azalpena
Merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa (MEC)
Xedea: EAEko merkataritza-establezimenduetan eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzutan energia-kontsumoaren modernizazioa eta efizientzia hobetzea, berrikuntzaren bidez; oinarri teknologikoa eta ekoefizientea duten prozesuak ezartzea; eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
-
Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea
-
Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea
Onuradunak:
-
Enpresaburu indibidual edo autonomoa
-
ETEak: Txikizkako merkataritza eta merkataritza-jarduerari lotutako beste zerbitzu batzuk
Eskaera epea
2026-06-03-etik 2026-09-15-era