EKINTZAILETZA KOLEKTIBOA sustatzea (Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak)

Azalpena

Gizarte-ekonomian ekiteko eta gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak (Gizarte-ekonomiako enpresak sortzen lagunduko duen ekosistema bati eusten jarraitzeko laguntzak)

Xedea:

a) 1. ildoa: ideien lehiaketak diseinatzea eta egitea, gizarte-ekonomian espiritu ekintzailea sustatzeko eta enpresetan gizarte-ekonomiaren arloko kultura zabaltzeko.

b) 2. ildoa: gizarte-ekonomiako ereduaren preskriptoreen sarea optimizatzea eta osatzea, ekintzailetza kolektiborako ibilbideetan «sartzeko ate» izan daitezen tresnak emanez (informazioa eta ezagutza). Hauek joko dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat: 1.– Informazio eta prestakuntzako saioak egitea Lanbideko zentroetan, prestakuntza presentzial eta birtualeko eskuliburuekin, langileentzat. 2.– Gizarte-ekonomiako ereduak indarrean jartzeko proposamenak egitea LH, Institutu eta Unibertsitateko zentroetako orientazio-zerbitzuetan, inplikatutako agenteekin aztertuz nola eman dakiokeen presentzia handiagoa Gizarte Ekonomiari Urrats bat eta Ikasenpresa bezalako programetan eta graduondoetan. Era berean, lurraldeko eragileen artean (tokikoak, eskualdekoak, foralak, bis) eta ekintzailetzarekin lotutako beste eragile batzuen artean (merkataritza-ganberak, aholkularitzak, banku-fundazioak) eta eraldaketa-, ondorengotza- eta birmoldaketa-prozesuak goiz detektatzeko antenaren mantentze-jardueren artean, preskriptoreen informazioan oinarrituta.

c) 3. ildoa: gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako urteko jarduera-plana egin, garatu eta betetzea, inguruko hezkuntza-entitateen nahiz eskualdean oinarritutako lurralde-eremuan finkatutako enpresen partaidetza duten entitateek, hain zuzen, ahal dela gizarte-ekonomiakoak. Jarduketa-planak eduki hauek izan beharko ditu: • Helburu kuantitatiboak, gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko sustapenari buruzkoak, eta, hala badagokio, gizarte-ekonomiako enplegu asoziatiboa sortzekoak. • Gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko plangintzan jasotakoa gauzatzeko behar diren gastuak, finantzaketa zehaztuta, eta barne direla xedea lortzeko atzerriko erakundeekin edo entitateekin lotu behar izan diren harremanetatik eratorritako gastuak. • Enpresa-jardueran arituko diren pertsonei etorkizuneko proiektuekin lotutako prestakuntza teknikoa emango dieten hezkuntza-entitateen berariazko lankidetza edukitzea. • Gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeek lurralde-sustapeneko urteko planean parte hartzen dutela bermatzea, etorkizuneko proiektuei estaldura eman badiezaiekete. Proiektu bakoitzerako, planean zehaztu behar da laguntzaren nondik norakoa eta parte-hartze horren finantza-arloko edo beste edozein arlotako inplikazio-maila.

Onuradunak:

  • Kooperatiba-sozietatea
  • Lan-sozietatea 

Eskaera epea

2025-10-17-etik 2025-11-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak