Gizarte Ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak
Xedea:
a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.
b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.
c) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.
d) Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.
- 1.a), 1.b) eta 1.c) artikuluetan adierazitako kasuetan, eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe moduan sartzea 2021eko uztailaren 1etik 2022eko ekainaren 30era bitarteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla.
- 1.d) artikuluan ageri den kasuan, eskubide osoarekin bazkide mugagabe moduan sartzea 20201eko uztailaren 1etik 2022eko ekainaren 30era bitarteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla.
2022-08-03-etik 2022-09-15-era