Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko dirulaguntza programa - Emekin
Xedea: Enpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa–proiektuei laguntza eta tutoretza emateko diru–laguntzak Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.
Onuradunak:
Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten emakumeak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
Emakumeek sortutako enpresak, aldez aurretik bideragarritasun–plana EMEKINen dinamikaren barruan egin dutenak eta, gainera, laguntza–eskaera aurkezteko unean JEZen alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak.
Bete behar diren epeak:
2024-05-14-etik 2024-12-10-era