Berrikuntza eta Pertsonekiko eta Lurraldearekiko Konpromisoa Sustatzeko Proiektuak (Gipuzkoa Ekiten duen Lurralde gisa Sustatzeko Programa)

Azalpena

Berrikuntza eta Pertsonekiko eta Lurraldearekiko Konpromisoa Sustatzeko Proiektuak (Gipuzkoa Ekiten duen Lurralde gisa Sustatzeko Programa)

Deskribapena

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira, batetik, pertsona erdian jartzen duten enpresa eta organizazio harremanen modu berrien diseinura eta garapenera zuzendutako I+G+b proiektuak; bestetik, erakundeetan berrikuntza soziala sartzeko eta integratzeko proiektuak; eta, azkenik, prestakuntza, gizarte eta ekonomia eragileak tartean sartzeko lurralde protagonismora zuzendutakoak, ondoko kasuen barruan daudenak:


a) Erakundeetan dauden elementu ukiezinak (jarrerak, balioak, arauak) sustatzea, horiek erakundeko pertsonen  lankidetza eta konpromisoa bultzatzeko badira.

b) Konpromiso legal eta etikoa, enpresak osatzen dituzten pertsona guztiak, horien familiakoak eta oro har gizartearen interes eta itxaropenak enpresetako operazio eta erabakiak hartzeko prozesuetara gehitzeko.

c) Gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna kontuan hartzen eta garatzen dituzten esku hartzeko ereduak.
d) Enpresa jardueraren jarraipena eta belaunaldien errelebua ziurtatzeko formulak.
e) Antolaketa molde berrien bitartez enpresetan, sozietateetako kudeaketa eta erabaki organoetan eta jabetzan parte hartzea bultzatzea.
f) Lan testuinguruetan, berrikuntzako formula aurreratuekin saiatzea eta esku hartzea.

g) Gizarte eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak garatzea, tokiko ekonomiaren erlazio abantailak eta hiritartasun sozialari dagokion  jabekuntzaren gaitasunak optimizatuta.

h) Ekonomia, gizarte eta hezkuntzako eragileak elkartu dituzten lurralde eta gizarte mailako berrikuntzaren dinamikak sustatzea, arloko eta lurraldeko esparruen lehiakortasuna eta oreka garatzeko

i) Ekintzailetasuna eta pertsona ekintzaileak ebaluatu, balioztatu eta ezagutzera ematea.

Erakunde onuradunak

- Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresaburuen elkarteak.


- Gipuzkoan dauden  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak .

- Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada.

Nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko egoeran dauden elkarte publiko edo pribatuak (aurrean aipatutako erakunde onuradunenak)

Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

Diru laguntzen zenbatekoa

Kostu hautagarrien %100 raino

Eskaera epea

2013-07-24-etik 2013-09-23-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna