LANHITZ - EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak

Azalpena

EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan 2019an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (LANHITZ)

Xedea

EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.

Deialdira bil daitezkeen jarduerak (4 multzo):

a) Lehenengo multzoa: entitatean euskara planik izan gabe euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak. Gehienez ere, bost urtez jaso ahal izango da dirulaguntza multzo honetan, eta, betiere, 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota hurrengo deialdietan 2., 3. edo 4. multzoan dirulaguntzarik jaso ez bada.

b) Bigarren multzoa: entitatean euskararen egoeraren diagnostikoa egin eta euskara plana diseinatzea, eta, nahi izanez gero, abian jartzea ekintza solteak eginez. Urte bakarrean lagunduko dira multzo honetako jarduerak, baldin eta 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota hurrengo deialdietan 2., 3. edo 4. multzoan dirulaguntzarik jaso ez bada.

c) Hirugarren multzoa: entitatearen euskara-plana eta urteko kudeaketa-plana oinarri izanda euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak. Ezin izango dira multzo honetako onuradun izan Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenak.

d) Laugarren multzoa: entitateko euskara-planak ibilbide luzea izanda, edo euskararen kudeaketan maila aurreratuan egonda, euskara planetik harantzagoko hizkuntza-proiektu estrategikoak garatzea. Multzo honetan hiru urtez dirulaguntza jaso dutenek, berriro ere onuradun izan ahal izateko, Bikain ebaluazioa (osoa edo partziala) pasatu beharko dute laugarren aldiz dirulaguntza jaso ahal izateko. Aurrez noizbait Bikain ebaluazioa pasatu dutenek gehienez ere beste bi urtez ere jaso ahalko dute dirulaguntza, baldin eta bi urte horietan plantillako norbait Bikainen ebaluatzaile aritzen bada. Kasu horretan, urte bakoitzean plantillako norbaitek Bikaineko prestakuntza jaso eta ebaluatzaile aritu beharko du urteko ebaluazio-aldietako batean. Lanhitzeko dirulaguntza 18 urtez edo gehiagotan jaso dutenek multzo honetan egin beharko dute eskaera.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak

  • Pertsona fisikoak
  • Pertsona juridiko pribatuak
  • Elkargo profesionalak

Eskaera epea

2024-06-08-etik 2024-07-08-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara