PRESTAKUNTZA-EKINTZA ESTRATEGIKOAK finantzatzeko diru-laguntzak (Hobetuz)

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko laguntza ekonomikoak

Xedea: Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programaturiko prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako estrategia-ekintzak) egiteko laguntza ekonomikoen oinarriak ezartzea, 2023rako. EAEko enpresen langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzera bideratuta egongo dira ekintza horiek.
Onuradunak: Deialdi honetan bildurikoaren araberako enpresa eta enpresa taldeak dira laguntzen onuradun, eta haietako langileek parte har dezakete prestakuntza-ekintzetan.

Eskaera epea

2023-08-05-etik 2023-09-11-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak