Xedea:
a) Urteko kudeaketa-plana edo Aginte Taula Integrala egitea eta ezartzea.
b) Ordezkaritza handiena duten gizarteekonomiako erakundeek aldez aurretik behar den azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, beren erakunde elkartuei bermeak emateko.
c) Kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketako aholkularitza espezifikoa jasotzea.
d) Kudeatzailetzari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, kudeatzaileen edo zuzendarien egitekoetan laguntzeko, edo kooperatiba eta lan-sozietateetako jardun-arloekin zerikusia duten zerbitzuak, profesionalizazioa areagotzen laguntzeko xedez, merkatuan lehiakortasunari eusteko eta lehiakorragoak izateko giltzarrietako bat delako.
e) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea, gomendio zehatzak barnean hartuta enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko.
f) Erakundeak eraldatzeko tresna berriak ezartzea.
g) Gizarte-ekonomiako enpresek digitalizazio eta ingurumen esparruetan dituzten beharren gaineko diagnostiko bat egitea (lehiakortasuna, expertise, independientea, mentoring behartua, berrikuntza, marketina)
h) Enpresak digitalizatzeko tresnak ezartzea.
i) Enpresetan ingurumena hobetzeko ekintzak garatzea
Ekintzek 2022. urtean izan beharko dute hasiera eta, gehien jota, ekintzak 2023ko lehen seihilekoan bukatu beharko dira.
Onuradunak: Kooperativa-sozietateak, lan-sozietateak, elkarteak.
2022-07-29-etik 2022-09-15-era