ARRANTZA-SEKTOREAN PRODUKTU, PROZESU eta TEKNOLOGIA BERRIAK GARATZEKO ELKARLANERAKO laguntzak (ITSASPEN Programa)

Azalpena

Arrantza-sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlanerako laguntzak (ITSASPEN Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak) VII. Kapitulua

 

Xedea:

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da arrantza-sektorearen, arrantzaren produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren eta hirugarrenen arteko elkarlana sustatzea, produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko proiektuak martxan jartzeko.

Onuradunak:

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisikoak edo juridikoak, zuzenbide publikoko korporazioak, unibertsitate publikoak eta pribatuak, ikerketa– eta teknologia-zentroak, Lanbide Heziketako itsasketa– eta arrantza-ikastetxeak, eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Onuradunak aldi baterako enpresa-elkarteak eta ondasun-erkidegoak badira, berriz, enpresa-elkarteko edo ondasun-erkidegoko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek eta dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko arauek xedatzen dituzten baldintzak eta eskakizunak. Guztien artean, enpresa edo entitate nagusia aukeratu behar dute. Enpresa edo entitate nagusiak aurkeztu behar du eskabidea, eta hura izango da solaskide egokia Administrazioarekin diru-laguntzari buruzko gaiez hitz egiteko.

 

Diruz laguntzeko moduko proiektuak eta diruz laguntzeko modukoak ez direnak:

Diruz laguntzeko moduko proiektuak dira arrantza-sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko proiektuak.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

Diruz laguntzeko moduko gastuak dira arrantza– eta elikadura-sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlanak eragiten dituen gastuak: prestakuntza-lanak (produktuen, prozesuen eta teknologien diseinua, garapena eta saiakuntza) eta produktu, prozesu eta teknologia berriak merkaturatu aurreko elkarlanerako inbertsio materialak eta materiagabeak.

Eskaera epea

2015-06-27-etik 2015-07-27-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak