Nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak (LEHIATU SUSTAPENA Programa)
Xedea: Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.
Onuradunak:
a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eta nortasun juridiko propioa dutenak: enpresak honela sailkatuko dira: mikroenpresa, enpresa txikia, ertaina eta handia.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak.
c) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak. Baldintza hauek bete beharko dituzte: – Nortasun juridiko propioa izan behar dute, partzuergoa osatzen duten enpresa edo entitateekiko independentea. – Gutxienez hiru enpresak edo entitatek osatuak izatea. – Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenek, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroan inskribatuta behar dute.
2024-11-06-etik 2024-11-26-era